Kaixo lagunok! Blog honetan autismoari buruzko berriak, informazioa, bideoak etab. izango ditugu. Gainera zuek ere parte hartzea espero dut.





2010-11-25

Gizakia gizakiarentzao otso blogean egin dut sarrera. Bideo hau, gizartean dauden hainbat talde baztertu edo ikuzezinak aipatzen ditu eta horrek, autismoarekin lotura estua dekola uste dut. Izan ere, autismodun pertsonak baztertuak izaten dira gure gizartean eta horren ondorioz, ikuzezinak.

2010-11-18

Taula

Nahasteak autismo asperger  
Ehunekoetan %60 %40  

Bi trastorno hauen artean ehuneko ehuna beteko balute, horrelakoak izango lirateke zifrak.

2010-11-12

Javier Jiménez Bas.- Autismo, cuando se hacen adultos.- Tdfs

Helduen autismoa nola ematen den argi islatzen da bideo honen bidez:

Helduen Autismoa

Haurretan ematen den autismoa ezaguna dekogu. Baina trastorno hori helduaroan jarraitzen da, nahiz eta horri buruz informazio eskasa izan.

Asperger Sindromearen ezaugarriak

Gaur egun eztabaidan dago, batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da, adimenaren eta hizkuntzaren atzerapenik gabekoa, funtzionamendu handiko autismoa izango balitz bezala. Hona hemen bere ezaugarriak:
  • Harremanetarako ez-ahozko arazoak: ikusmen kontakturik ez daukate edo akatsduna da; mimika eta imitazioa eskasak dira, jarrera desegokiak dauzkate.
  • Harremanen ahozko arazoak: nahiz mintzamenaren garapena normala edo goiztiarra izan eta arazo fonetikorik, fonologikorik eta sintaktikorik ez agertu, problema semantikoak eduki ditzakete: hitzen hautaketa berezia, neologismoak, intonazio anormala eta ahoskatze indartsuegia; hizkera digresiboa, partaideari kasu egin gabe, pedantekeria.
  • Elkarrekintza arazoak: harreman murritzak; senitarteko eta lagunarteko isolamendua, taldeetan parte hartuezina; bere originaltasunak besteen isekak erakartzen ditu; portaera arazoek, aurkakotasunak, erasokortasunak, arretagabekeriak zaildu egiten du eskolaratze arrunta.
  • Arazo psikomotoreak: jarrera baldarrak nabariak dira; nekez ikasten dituzte funtsezko imintzioak; orokorrean traketsak dira; estereotipia ugari eduki ohi dituzte.
  • Adimen maila garaia daukate; pentsakeraren eta hizkuntzaren heldutasuna harrigarria gertatu liteke; oroimenaren eta arrazoiketa matematikoaren neurriz kanpoko ezagutzak eduki ditzakete.
  • Ezaugarri emozionalak: espresioa beti da ezohikoa. Adibidez, litekeena da sexuarekiko jakinmina ez erakustea nerabezaroan, edo, alderantziz, ageriko masturbaziorako joera konpultsiboa eta exhibizionismoa edukitzea. Enpatia ezak, gizartearekiko axolagabekeriak, egozentrismoak, umore gabeziak erabat eragozten diote gizarteratzea.

Asperger Sindromea

2010-11-09

Irakasleentzako gida eta kurrikulum aukerak

Oraindik ere, hezkuntza ez dago egokitua autismo edo garapen arazoak dituzten haur edo gazteekin lan egiteko. Horregatik, hezkuntza era egoki batean eskeintzeko, Eva Mª Rodgia Borjak eta Myriam Miravalls Cogollos-ek idatzitako "Guia para la practica educativa con niños con Autismo y Trastornos Generalizados del Desarrolo" artikuluaren proposamena aholkatzen dizuet.

Mapa kontseptuala

Hauxe, Ziortza Fernandez-ekin klasean egindako mapa kontseptuala da. Honekin, gaur egun Internetek duen eragin handia isladatzea da. Horrela, teknologia berriak Autismoaren gaiarekin lotzea lortu dezakegu; izan ere, horiei esker informazioa zabaldu eta konpartitu dezakegu eta ondorioz, gure gaia hobeto ulertu.