Kaixo lagunok! Blog honetan autismoari buruzko berriak, informazioa, bideoak etab. izango ditugu. Gainera zuek ere parte hartzea espero dut.
2010-12-27
Gai zarete!
Cristian Castro abeslariak autismoa izan zuen txikitan.
Gaur egun abeslari ospetsu eta famatua da, inolako arazorik gabe. Beraz, ikus dezakegu autismoaren mundutik ateratzeko gai direla eta beti esperantza izan behar dela.
Gaur egun abeslari ospetsu eta famatua da, inolako arazorik gabe. Beraz, ikus dezakegu autismoaren mundutik ateratzeko gai direla eta beti esperantza izan behar dela.
2010-12-23
Tutoriala
Hauxe, klasean egindako tutoriala da. Ziortza Fernandez ikaskidearekin egin dut eta hona igotzen dut, zuen gustokoa izatekotan.
2010-12-20
2010-12-11
Autismoari buruzko webquesta
Webquest-ak didaktikarako metodo interesgarria da. teknologia berriek eskeintzen dizkiguten auerreraenak aprobetzatuz, informazio ugari antolatu eta eskeintzen da.
hau, autismoari buruzko webquesta da. Gaiari buruzko informazio orokorra agertzen da, dauden errekurtsoak, ebaluazioa etab. Orokorrean, lan garatu bat da.
hau, autismoari buruzko webquesta da. Gaiari buruzko informazio orokorra agertzen da, dauden errekurtsoak, ebaluazioa etab. Orokorrean, lan garatu bat da.
2010-11-25
Gizakia gizakiarentzao otso blogean egin dut sarrera. Bideo hau, gizartean dauden hainbat talde baztertu edo ikuzezinak aipatzen ditu eta horrek, autismoarekin lotura estua dekola uste dut. Izan ere, autismodun pertsonak baztertuak izaten dira gure gizartean eta horren ondorioz, ikuzezinak.
2010-11-18
Taula
Nahasteak | autismo | asperger |   |
Ehunekoetan | %60 | %40 |   |
Bi trastorno hauen artean ehuneko ehuna beteko balute, horrelakoak izango lirateke zifrak.
2010-11-12
Javier Jiménez Bas.- Autismo, cuando se hacen adultos.- Tdfs
Helduen autismoa nola ematen den argi islatzen da bideo honen bidez:
Helduen Autismoa
Haurretan ematen den autismoa ezaguna dekogu. Baina trastorno hori helduaroan jarraitzen da, nahiz eta horri buruz informazio eskasa izan.
Asperger Sindromearen ezaugarriak
Gaur egun eztabaidan dago, batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da, adimenaren eta hizkuntzaren atzerapenik gabekoa, funtzionamendu handiko autismoa izango balitz bezala. Hona hemen bere ezaugarriak:
- Harremanetarako ez-ahozko arazoak: ikusmen kontakturik ez daukate edo akatsduna da; mimika eta imitazioa eskasak dira, jarrera desegokiak dauzkate.
- Harremanen ahozko arazoak: nahiz mintzamenaren garapena normala edo goiztiarra izan eta arazo fonetikorik, fonologikorik eta sintaktikorik ez agertu, problema semantikoak eduki ditzakete: hitzen hautaketa berezia, neologismoak, intonazio anormala eta ahoskatze indartsuegia; hizkera digresiboa, partaideari kasu egin gabe, pedantekeria.
- Elkarrekintza arazoak: harreman murritzak; senitarteko eta lagunarteko isolamendua, taldeetan parte hartuezina; bere originaltasunak besteen isekak erakartzen ditu; portaera arazoek, aurkakotasunak, erasokortasunak, arretagabekeriak zaildu egiten du eskolaratze arrunta.
- Arazo psikomotoreak: jarrera baldarrak nabariak dira; nekez ikasten dituzte funtsezko imintzioak; orokorrean traketsak dira; estereotipia ugari eduki ohi dituzte.
- Adimen maila garaia daukate; pentsakeraren eta hizkuntzaren heldutasuna harrigarria gertatu liteke; oroimenaren eta arrazoiketa matematikoaren neurriz kanpoko ezagutzak eduki ditzakete.
- Ezaugarri emozionalak: espresioa beti da ezohikoa. Adibidez, litekeena da sexuarekiko jakinmina ez erakustea nerabezaroan, edo, alderantziz, ageriko masturbaziorako joera konpultsiboa eta exhibizionismoa edukitzea. Enpatia ezak, gizartearekiko axolagabekeriak, egozentrismoak, umore gabeziak erabat eragozten diote gizarteratzea.
2010-11-09
Irakasleentzako gida eta kurrikulum aukerak
Oraindik ere, hezkuntza ez dago egokitua autismo edo garapen arazoak dituzten haur edo gazteekin lan egiteko. Horregatik, hezkuntza era egoki batean eskeintzeko, Eva Mª Rodgia Borjak eta Myriam Miravalls Cogollos-ek idatzitako "Guia para la practica educativa con niños con Autismo y Trastornos Generalizados del Desarrolo" artikuluaren proposamena aholkatzen dizuet.
Etiketak:
Eva Mª Rodgia Borjak,
guia,
hezkuntza,
Myriam Miravalls Cogollos,
practica
Mapa kontseptuala
Hauxe, Ziortza Fernandez-ekin klasean egindako mapa kontseptuala da. Honekin, gaur egun Internetek duen eragin handia isladatzea da. Horrela, teknologia berriak Autismoaren gaiarekin lotzea lortu dezakegu; izan ere, horiei esker informazioa zabaldu eta konpartitu dezakegu eta ondorioz, gure gaia hobeto ulertu.
2010-11-03
2010-10-28
Nire artikulua
Hauxe, nik neuk egindako artikulua da. Bertan, esperientzia pertsonal baten bidez, autismo kasu batean egun ahal diren hezkuntza ekintza batzuk azaltzen ditut.
" Autismoari aurre egiteko ekintzak".
" Autismoari aurre egiteko ekintzak".
2010-10-26
Autismoa pertsona helduetan
Nahiz eta autismoa haurraren lehenengo urteetan hasi, bizitza osoan zehar eman daitekeen fenomenoa da. Beraz, haiei ere garrantzia handia eman behar zaie.
Lehenengo urte horietan ezaugarriak gogorragoak izaten dira, baina hezkuntza egoki batekin, autistak bizitza normal bat izan dezake. Horretarako,Cipriano Luis Jimenez Casas-ek idatzitako ondorengo artikuluan, oso ondo azaltzen da autisten bizitzaren moldaketa hori.
Lehenengo urte horietan ezaugarriak gogorragoak izaten dira, baina hezkuntza egoki batekin, autistak bizitza normal bat izan dezake. Horretarako,Cipriano Luis Jimenez Casas-ek idatzitako ondorengo artikuluan, oso ondo azaltzen da autisten bizitzaren moldaketa hori.
Jarraian, haur autisten hezkuntza nolakoa izan daitekeen adibide bat jarriko dut.
discapacidadaccion.blogspot.
discapacidadaccion.blogspot.
Haur autismoa
Egun on!
Gaur, autismoaren gaian sakonki sar gaitezen, haur autistak nolakoak diren aztertzen hasiko gara. Izan ere, adin horretan hasten da trastorno hori.
Honako web horrian, lehenengo urte horiek nolakoak diren oso ondo azaltzen da eta gainera, hezkuntza nolakoa den ere azaltzen da.
Gaur, autismoaren gaian sakonki sar gaitezen, haur autistak nolakoak diren aztertzen hasiko gara. Izan ere, adin horretan hasten da trastorno hori.
Honako web horrian, lehenengo urte horiek nolakoak diren oso ondo azaltzen da eta gainera, hezkuntza nolakoa den ere azaltzen da.
2010-10-19
Apnabirekin lotura
Arratsaldeon!
gaur apnabi (Autismo Bizkaia) elkartearekiko loturak ezarri ditut nire blogean. Holan, autismoarekin loturak dituzten berriak eskura izango ditugu.
gaur apnabi (Autismo Bizkaia) elkartearekiko loturak ezarri ditut nire blogean. Holan, autismoarekin loturak dituzten berriak eskura izango ditugu.
2010-10-05
Errazago egiteko, powert point ere ipiniko dut.
Las Discapacidades
View more presentations from Mado.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)